Vitoria

Palacio de Congresos y Exposiciones Europa.

15 y 16 de octubre de 2015
#euskalsegur


Gasteiz

Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia

2015eko urriaren 15a eta 16a
#euskalsegur


"Para mí lo importante es tener confianza"

Luis Moya, excopiloto de Rallies, exdirector deportivo de Subaru y embajador de Volkswagen Motorsport, será el conferenciante inaugural en Euskalsegur 2015. Conversamos con él, entre otros temas, sobre cómo es, para él, su relación como cliente de un corredor de seguros.

Para asistir a su conferencia, y al resto de las sesiones del II Foro de la Mediación del País Vasco, es necesario inscribirse a través de www.euskalsegur.com

"Konfiantza izatea da niretzat garrantzitsua"

Rallyetako pilotu ohi, Subaru etxeko kirol-zuzendari ohi eta Volkswagen Motorsport departamentuaren enbaxadore Luis Moya izango da inaugurazio-hizlaria Euskalsegur 2015 ekitaldian. Solasean aritu gara berarekin bezero gisa aseguru-bitartekari batekin duen harremana nolakoa den jakiteko, besteak beste.

Haren hitzaldira eta Euskal Autonomia Erkidegoko Bitartekaritzaren II. Foroaren gainerako saioetara bertaratzeko, www.euskalsegur.com webgunearen bidez eman behar da izena nahitaez



Reconoce que le gusta hablar...
¿También escuchar?

Sí, por supuesto. Yo soy muy hablador. Mi madre siempre me dice "deja hablar a los demás" y yo contesto "mamá es que me pagan por hablar". Soy muy hablador pero también me gusta mucho escuchar. Me encanta.

¿Es compatible que un copiloto muy hablador en
un rally?

A un copiloto no le queda más remedio que hablar. Se pasa todo el día leyendo notas. En el caso de Carlos y yo... Carlos es una persona menos habladora que yo. Creo que en parte por eso trabajamos 15 años juntos. Nos compenetrábamos y nos compenetramos.

Aprovechando que comenta la experiencia con
Carlos Sainz es imposible no recordar la frase "Trata de arrancarlo" (Rally de Gran Bretaña, 1998). Cuando
uno vive una situación como esa ¿cómo la supera?

Pues para mí fue relativamente sencillo. Fue un momento muy cruel pero, como yo soy una persona tremendamente positiva, y lo convertí en una situación positiva. ¿Por qué? Porque a Carlos y a mí, como profesionales y deportistas nos gusta conseguir los objetivos que nos marcamos. Nuestro objetivo era ser campeones del mundo y hasta el último momento lo intentamos. Pero, claro, cuando tienes un agujero muy grande y roto el motor eso no arranca en la vida. Pero tanto él como yo cuando se lo dije como él que intentó arrancarlo... todavía no habíamos tirado la toalla. Queríamos llegar al final.

Por eso digo que por muy mal que estén las cosas siempre hay una parte positiva. Lo que hay que hacer es tener ganas de verla porque siempre la hay.

¿Qué pueden tener en común un copiloto de rallies y un mediador de seguros?
Yo lo comparo con los vendedores de coches de las marcas. Para mí tienen muchísima importancia porque si los vendedores dejan de vender coches la marca no tiene un retorno y si no tiene un retorno no invierte en rallies y por tanto no competimos y no ganamos.

Eso digo también de los seguros. Por mucho que haya directivos, porque tiene que haber gente con capacidad de liderazgo, al final los que importan son ellos, los que venden los seguros, los que están en contacto con la gente. Si ellos venden seguros hay retorno y todo el mundo triunfa.

¿En alguna ocasión le ha resultado crucial contar con una buena asesoría en seguros?
Yo creo que son necesarias. Todo el mundo tiene seguros. Yo lo tengo desde que empecé a correr. Mi corredor se llama José y me da una tranquilidad tremenda porque me lo lleva todo y cuando alguna vez tuve que recurrir a un seguro porque se me inundó la casa o por lo que fuera siempre me lo resolvió. Yo delego totalmente en él.

¿Qué valores tiene que tener, para usted, un mediador de seguros?
Más que valores es lo que me da; es la tranquilidad que tengo. Saber que un mediador se preocupa y que está, sobre todo, el día que tengo que recurrir a él. Yo con José nunca le tengo que preguntar qué tipo de seguro tengo que hacer. Él me dice "Luis te conviene..." y yo es que ni lo dudo. Para mí lo importante es tener confianza; confianza mutua. El sabe que yo delego en él y estamos los dos muy tranquilos.

¿Qué valores son fundamentales para usted a nivel profesional?
Gran capacidad de trabajo y ser positivo. Siempre lo fui. Ahora hablaba con mis padres, cada uno por un teléfono, y me decían "da gusto hablar contigo porque da igual que hayáis ganado, que no hayáis ganado, que hayáis tenido un accidente... siempre encuentras una parte positiva a las cosas". Y creo que la hay. Me gusta, además, transmitirlo. Eso me parece importantísimo.

Hitz egitea gustukoa duzula onartzen duzu... Entzutea
ere bai?

Bai, jakina. Oso berritsua naiz. Amak beti esaten dit "utzi besteei hitz egiten" eta nik erantzuten diot "ama, ordaindu egiten didate hitz egitegatik". Oso berritsua naiz, baina entzutea ere oso gustukoa dut. Izugarri atsegin dut.

Bateragarria al da kopilotu oso berritsu bat
rally batean?

Kopilotu batek hitz egitea beste erremediorik ez du. Egun osoa ematen du oharrak irakurtzen. Carlosen eta nire kasuan.... Carlos ez da ni bezain pertsona berritsua. Uste dut horregatik lan egin genuela, neurri batean, 15 urte elkarrekin. Ondo ulertzen genion, eta diogu, elkarri.

Carlos Sainzekin izandako esperientziaz ari zarela aprobetxatuz, ezinezkoa da ez gogoratzea "Trata de arrancarlo" (Saia zaitez abiarazten) esaldia (Britainia Handiko rallya, 1998). Inork horrelako egoera bat bizitzen badu, nola gainditzen du?
Ba niretzat erraz samarra izan zen. Oso une krudela izan zen, baina ni pertsona izugarri positiboa naiz eta egoera positibo bihurtu nuen hura. Zergatik? Ba Carlosi eta niri, profesional eta kirolari garen aldetik, ezarritako helburuak lortzea gustatzen zaigulako. Gure helburua munduko txapeldun izatea zen eta horretan saiatu ginen azken unera arte. Baina, jakina, zulo oso handi bat baduzu eta motorra hautsia, ezinezkoa da abian jartzea. Baina bai nik, hura esan nionean, eta bai hark, motorra abian jartzen saiatu zenean, oraindik ez genuen amore eman. Amaieraraino iritsi nahi genuen.

Horregatik diot gauzak oso gaizki egonda ere, beti badagoela alde positibo bat. Alde hori ikusteko gogoa eduki behar da, beti baitago hor.

Zerk elkar ditzake rallyetako kopilotu bat eta aseguru-bitartekari bat?
Marketako autoen saltzaileekin alderatzen dut nik hori. Niretzat berebiziko garrantzia du; izan ere, saltzaileek autoak saltzeari uzten badiote, markak ez du itzulkinik lortzen eta itzulkinik ez badu ez du rallyetan inbertitzen eta, hortaz, ez dugu lehian jarduten eta ez dugu irabazten.

Hori esaten dut baita ere aseguruei buruz. Zuzendariak egonda ere, lidertza-gaitasuna duen jendea beharrezkoa baita, azken batean garrantzitsuak direna haiek dira, aseguruak saltzen dituztenak, jendearekin harremanetan daudenak. Haiek aseguruak saltzen badituzte, bada itzulkinik eta mundu guztiak du arrakasta.

Inoiz erabakigarria gertatu al zaizu aseguruetan aholkularitza on bat izatea?
Uste dut beharrezkoak direla. Mundu guztiak ditu aseguruak. Nik lasterketetan hasi nintzenetik daukat. Nire bitartekariak José du izena eta sekulako lasaitasuna ematen dit, hark eramaten baitit dena, eta inoiz asegururen bat erabili behar izan badut etxea urez bete zitzaidalako edo dena delakoarengatik, hark konpondu dit arazoa. Harengan delegatzen dut erabat.

Zer balio izan behar ditu, zure iritziz, aseguru-bitartekari batek?
Balioak baino gehiago zer ematen didan da kontua, nik dudan lasaitasuna. Bitartekari bat arduratzen dela jakitea eta, batez ere, behar dudan egunean hor dagoela jakitea. Nik ez diot inoiz galdetu behar Joséri zer aseguru mota egin behar dudan. Berak esaten dit "Luis, komeni zaizu... " eta nik ez dut zalantzarik ere izaten. Konfiantza izatea da niretzat garrantzitsua, elkarrekin konfiantza. Berak badaki beregan delegatzen dudala eta biak oso lasai gaude.

Zer balio dira funtsezkoak zuretzat maila profesionalean?
Lanerako ahalmen handia eta positiboa izatea. Beti izan naiz baikorra. Lehentxeago gurasoekin ari nintzen hizketan, bakoitza telefono batean, eta esaten zidaten ""atsegina da zurekin hitz egitea berdin baitio zuek irabazi izana, ez irabazi izana, istripu bat izana... beti aurkitzen diezu alde positibo bat gauzei". Eta uste dut badagoela. Eta hori helaraztea gustatzen zait, gainera. Hori oso garrantzitsua iruditzen zait


Caser firma como colaborador del II Foro de la Mediación del País Vasco

El 28 de julio Caser formalizó la firma, como colaborador de Euskalsegur 2015. Firmaron Iñaki Durán, presidente del Consejo de Colegios de Mediadores de Seguros del País Vasco y Francisco Loche, Director Territorial Norte de Caser.

Caser konpainiak Euskal Autonomia Erkidegoko Bitartekaritzaren II. Foroaren kolaboratzaile gisa sinatu du

Uztailaren 28an, Caser konpainiak Euskalsegur 2015 ekitaldiaren kolaboratzaile gisa sinatu zuen. Euskal Autonomia Erkidegoko Aseguru Bitartekarien Kidegoko Kontseiluko presidente Iñaki Durán-ek eta Caser konpainiaren Iparraldeko lurralde-zuzendari Francisco Loche-k sinatu zuten.


Toda la actualidad sobre el II Foro de la Mediación de Seguros de Euskadi en www.euskalsegur.com

¡NO LO DEJES PARA EL ÚLTIMO MOMENTO.
¡INSCRÍBETE YA EN EUSKALSEGUR 2015!
Aseguru Bitartekotzaren Euskadiko II. Foroari buruzko informazio guztia www.euskalsegur.com webgunean.

EZ UTZI AZKEN UNERAKO ETA EMAN
IZENA EUSKALSEGUR 2015ERAKO!

ORGANIZACIÓN INSTITUCIONAL
ANTOLAKETAINSTITUZIONALA
       ORGANIZACIÓN TÉCNICA
       ANTOLAKETATEKNIKOA