Vitoria

Palacio de Congresos y Exposiciones Europa.

15 y 16 de octubre de 2015
#euskalsegur


Gasteiz

Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregia

2015eko urriaren 15a eta 16a
#euskalsegur


"No puede ser que entre profesionales se hable el mismo idioma pero se interprete de distinta forma" "Ez da posible profesionalen artean hizkuntza bera hitz egitea baina hizkuntza hori desberdin interpretatzea"
Como presidente del colegio de Álava y, por tanto, anfitriones de esta segunda edición de Euskalsegur, ¿cómo puede sorprender Vitoria a los asistentes? ¿Qué puede llamar más la atención de esta segunda edición del foro de la Mediación del País Vasco?
Seguramente, y por la fama que nos precede, con frío y lluvia... Bromas aparte, estamos seguros que Vitoria nos deleitará con su cultura, su gastronomía, amabilidad y con el nuevo palacio de Congresos que cuenta con todos los medios técnicos para poder atender y desarrollar en condiciones excepcionales un foro profesional.

Aparte del lugar donde se celebra y de los distintos debates y ponentes, nuestro objetivo este año ha sido incluir 3 talleres específicos sobre temas de gran influencia en nuestra profesión: tecnología, autos y certificación de calidad del mediador colegiado. Hay mucho de qué hablar y mucho que aportar por parte de la mediación en estos temas, así que confiamos en que sean talleres con mucha participación e implicación.

¿Por qué deben asistir los mediadores, corredores y agentes exclusivos de seguros a Euskalsegur 2015?
Además de los mediadores, también asistirán compañías, empresas de servicios y distintos profesionales relacionados con el sector pero nuestro público objetivo es la mediación. ¿Por qué? Desde mi punto de vista, no entiendo esta profesión sin este canal de distribución como eje de la relación con el "cliente" hoy llamado "consumidor" y que cada vez está más protegido.

Por ser el protagonista de la relación con el cliente queremos transmitir al mediador la información y, sobre todo, la formación más exquisita para trasladar una imagen profesional y una calidad de asesoramiento que el resto de distribuidores no tienen. Además, no queremos perder de vista que somos empresas y empresarios y, por tanto, tenemos que ser conscientes de las obligaciones legales que tenemos así como de la defensa de nuestros derechos como mediadores de seguros. Este año, se van a exponer temas que van a influir de una manera importante en el futuro de la mediación a todos los niveles.

Usted modera y presenta el debate 'Eficacia de los canales de comunicación entre compañías y mediadores'. En esa sesión se ofrecerán datos propios obtenidos de una encuesta realizada a mediadores y a compañías... ¿qué temas considera imprescindibles que se traten en ese debate aparte de los datos?
Ya el nombre denota cierto aroma a negatividad así que, en primer lugar, intentaremos aclarar el papel que desempeña cada uno en el sector: la mediación y las compañías. Por otro lado, definiremos los medios y herramientas disponibles para el desarrollo de nuestra actividad con el fin de resaltar los problemas que nos encontramos día tras día en esa eficiente o eficaz comunicación que, como premisa fundamental, debería tener un lenguaje y una formación adecuada para poner los medios y soluciones oportunas.

Para usted ¿cuáles deben ser los pilares de la comunicación entre las compañías y el canal de la Mediación?
Por una parte, la innovación tecnológica y, por otro, la formación. Tal como está montado el sistema partimos de una base totalmente dependiente de la tecnológica, simplemente por el hecho de gestión eficaz de procesos y de ahorro de costes. Esto conlleva que ambas partes deben compatibilizar dichos procesos y sistemas cosa que hasta ahora no se ha producido y, en mi opinión, tampoco interesaba. ¿Por qué? En cuanto a la formación no puede ser que entre profesionales se hable el mismo idioma pero se interprete de distinta forma. Tenemos que hacer las cosas más fácil y esto pasa por un nivel de conocimiento a todos los niveles.

Si a esto le añadimos un tercer pilar llamado "confianza" tendríamos mucho ganado o el punto de partida... ¿quién sabe?

Arabako elkargoko presidente zarenez, eta, horrenbestez, Euskalsegur ekitaldiaren bigarren edizio honen gonbidatzaile, zertan utz ditzake harrituta Gasteizek bertaratuko diren gonbidatuak? Zer izan daiteke gauzarik deigarriena EAEko Bitartekarien Foroaren bigarren edizio honetan?
Ziur asko, eta daukagun fama kontuan izanda, euriarekin eta hotzarekin hartuko ditugu... Txantxak txantxa, ziur gaude Gasteizek pozik utziko gaituela bere kulturarekin, bere gastronomiarekin, bere adeitasunarekin eta foro profesional bat modu paregabean artatzeko eta garatzeko bitarteko tekniko guztiak dituen Biltzar Jauregi berriarekin.

Non egiten den eta izango diren debate eta ponenteak alde batera utzita, gure lanbidean garrantzi handia duten gaiei buruzko 3 tailer espezifiko sartzea izan da gure aurtengo helburua: teknologia, autoak eta bitartekari kolegiatuaren kalitate-ziurtapena. Badago zer esanik eta bitartekaritzak badu zer eskaini gai horien inguruan, eta, hori horrela, tailer horietan parte-hartze eta inplikazio handia egotea espero dugu.

Zergatik bertaratu behar dira bitartekari, artekari eta aseguru-agente esklusiboak Euskalsegur 2015 ekitaldira?
Bitartekariez gain, bertaratuko dira, halaber, konpainiak, zerbitzu-enpresak eta sektorearekin lotutako zenbait profesional, baina gure xede-publikoa bitartekaritza da. Zergatik? Nire ikuspuntutik, ez dut lanbide hau ulertzen banaketa-kanal hori "bezeroarekin" izan beharreko harremanaren ardatz izan gabe; "kontsumitzaile" deitzen zaio gaur bezeroari, eta gero eta babestuagoa dago.

Bezeroarekin izan beharreko harremanaren protagonista denez, bitartekariari helarazi nahi diogu informazioa eta, batez ere, prestakuntza bikainena gainerako banatzaileek ez duten irudi profesional bat eta aholkularitza-kalitate bat helarazteko. Gainera, ez dugu burutik kenduko enpresak eta enpresaburuak garela eta, horrenbestez, gure lege-betebeharrez jabetu beharra daukagu, eta aseguru-bitartekari gisa ditugun gure eskubideen defentsaz ere bai. Aurten, bitartekaritzaren etorkizunean maila guztietan nabarmen eragingo duten gaiak azalduko ditugu.

Zuk egiten dituzu moderatzaile- eta aurkezle-lanak 'Konpainien eta bitartekarien arteko komunikazio-kanalen efikazia' debatean. Saio horretan, bitartekari eta konpainiei egindako inkesta batean lortutako datu propioak eskainiko dira... zure ustez, zein dira debate horretan nahitaez jorratu beharreko gaiak, datuez aparte?
Izenak badu berez ere ezezkotasun-kutsu bat, eta, hortaz, sektorean bakoitzak duen papera zein den argitzen saiatuko gara: bitartekaritzak eta konpainiek. Bestalde, gure jarduera garatzeko erabilgarri ditugun bitarteko eta erremintak definituko ditugu, egunez egun komunikazio efiziente edo efikaz horretan aurkitzen ditugun arazoak nabarmentzeko, kontuan izanda komunikazio horrek, funtsezko premisa gisa, lengoaia eta prestakuntza egokiak izan beharko lituzkeela bitarteko eta konponbide egokiak jartzeko.

Zure ustez, zein behar dute izan konpainien eta bitartekaritza-kanalaren arteko komunikazio-zutabeak?
Alde batetik, berrikuntza teknologikoa eta, bestetik, prestakuntza. Sistema antolatuta dagoen bezala, alderdi teknologikoaren erabat mende dagoen oinarritik abiatzen gara, prozesuen kudeaketa efikazarengatik eta kostu-aurrezpenarengatik bakarrik bada ere. Hori horrela, bi alderdiek egin behar dituzte bateragarri prozesu eta sistema horiek, eta oraingoz ez da horrelakorik gertatu, eta, nire ustez, horretarako interesik ere ez zegoen. Zergatik? Prestakuntzari dagokionez, ez da posible profesionalen artean hizkuntza bera hitz egitea baina hizkuntza hori desberdin interpretatzea. Gauzak errazago egin behar ditugu, eta jakintza-maila bat beharrezkoa da maila guztietan.

Horri guztiari, ‘konfiantza’ izeneko hirugarren zutabe bat gehitzen badiogu, asko izango genuen irabazia edo abiapuntua ere bai... nork daki?


Mutuavenir, nuevo colaborador de Euskalsegur

El 28 de septiembre Iñigo Lizarralde, director comercial de Mutuavenir; e Iñaki Durán, presidente del Consejo de Mediadores de Seguros del País Vasco firmaron el convenio que convierte a esta mutua de seguros en colaborador del II Foro de la Mediación del País Vasco.

Mutuavenir, Euskalsegurreko laguntzaile berria.

Irailaren 28an, Mutuavenirreko zuzendari komertzial Iñigo Lizarralde jaunak eta Euskadiko Aseguru Bitartekarien Kontseiluko presidente Iñaki Durán jaunak hitzarmen bat sinatu zuten, aseguru-mutualitate hori Euskadiko Bitartekaritzaren II. Foroko laguntzaile bihurtzeko.


Toda la actualidad sobre el II Foro de la Mediación de Seguros de Euskadi en www.euskalsegur.com

¡NO LO DEJES PARA EL ÚLTIMO MOMENTO.
¡INSCRÍBETE YA EN EUSKALSEGUR 2015!
Aseguru Bitartekotzaren Euskadiko II. Foroari buruzko informazio guztia www.euskalsegur.com webgunean.

EZ UTZI AZKEN UNERAKO ETA EMAN
IZENA EUSKALSEGUR 2015ERAKO!

Para conocer estas y otras novedades consulta www.euskalsegur.com
Nobedade horiek eta beste batzuk www.euskalsegur.com webgunean dituzu ikusgai.
 
ORGANIZACIÓN INSTITUCIONAL
ANTOLAKETAINSTITUZIONALA
       ORGANIZACIÓN TÉCNICA
       ANTOLAKETATEKNIKOA